Igor Mercado leioarrak irabazi du euskarazko ipuin lehiaketa eta Iñigo Legorburu oreretarrak olerki saria. Ainara Elizondok herriko lanik onenak aurkeztu ditu bi sailetan.
Aurten 40 lagunek hartu dute parte euskarazko literatur lehiaketetan
Igor Mercado leioarraren
Lizentzia kontuak eta Iñigo Legorburu oreretarraren
Olinpo lurtarra dira 2015eko XXXII. Hondarribiko Euskarazko Ipuin eta Olerki lehiaketa irabazi duten lanak, nagusien mailan. 800 euro eta oroigarri bana jasoko ditu bakoitzak. Larunbatean egin zuten sari banaketa Kultur Etxean.
Ekitaldi hunkigarria izan zen, urte askotan epaile gisa jardun izan duen Martin Iturbe duela bi aste hil zelako, eta bere izena askotan entzun zelako larunbatean. Iturberen argazki batzuk proiektatu zituzten ekitaldian, eta bere olerkiak irakurtzeko aukera izan zen. 32 urte bete dituzte aurten Hondarribiko euskarazko literatur sariek, eta lorpen horren zati bat Iturberi zor zaio, emandako laguntzagatik. Aurten, gainera, piztu egin da parte hartzea, eta 40 lan aurkeztu dira, iaz baino zortzi gehiago.
Jexux Mari Mendizabal
Bixargorri, Juan Gartzia, Mayi Iza eta Karlos Zabala izan dira aurtengo Bordari lehiaketa erabaki dutenak, Arantxa Berrotaran Euskara zinegotziarekin eta Karmelo Goikoetxea arloko teknikariarekin batera.
Igor Mercadorena izan da 2015eko Bordari lehiaketara aurkeztutako ipuin onena (
Lizentzia kontuak), Gotzon Hermosillaren
Satorrek zulatuak iduri narrazioaren aurretik. Hondarribiko ipuinik onena Ainara Elizondorena ian zen; aurten ere bi sailetan aurkeztu da Elizondo, eta bietan lortu du sariren bat.
Galtzerdi zuloen jatorriari buruzko teoria izan da hondarribiarrak aurkeztutako kontakizuna.
18 urtetik beherakoen artean (B Maila), Idoia Granizo Altsasuko gazteak
Oroitzapenei tiraka ipuina nabarmendu zuen epaimahaiak, eta Rose Samb bigarren geratu zen,
Ametsetan Hegan lanarekin. Hondarribiko onenaren saria ere irabazi zuen Sambek.
Olerkian, Legorburu berriro
Legorburu eta Ugarte
Satarka olerki lehiaketan, Iñigo Legorburuk errepikatu du, iaz bezala.
Olinpo lurtarra poema aurkeztu du aurten oreretarrak eta beretzat izan dira lehen sariko 800 euroak eta oroigarria. Bigarren tokian Itziar Ugarte sailkatu zen
Atzerako ispilutik mintzo-rekin. Eta olerki atalean ere, Ainara Elizondorena izan zen lehiaketara aurkeztutako herriko lanik onena:
Itsasoak gatza bezala, txoriak hegala.
B mailari dagokionez, Jon Aperribayren
Eskutitz bat amets galduei olerkiak sari gorena eta hondarribiar onenarena bereganatu ditu aurten. 18 Gazteen bigarren saria Saioa Venturarentzat izan da,
Beldurraren beldur poema idazteagatik.
Iturbe zenaz gain, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelenak osatu dute XXXII. Satarka sariko epaimahaia, Berrotaran eta Goikoetxearekin batera.