Gabonetako V. Erakusleiho Lehiaketa deitu du udalak
Abenduaren 19an hasiko da Gabonetako erakuskeiho lehiaketa, eta urtarrilaren 7ra arte iraungo du.
Gabonetako kanpaina, abian
Erakusleiho lehiaketaz gain, Gabonetako kanpaina abian dute herriko merkatariek. San Pedro kalean erakusleiho kolektiboa ezarri dute, eta bertan, kanpainarekin bat egin duten saltokien promozio txartelak jarri dituzte, oinezkoen eskura. “Erakusleihoak Gabonetako oparien ideietarako inspirazio iturri gisa balio dezake, ‘oparideien’ bidez”, azaldu du Serranok, eta merkatariek eskaintzen diren produktuetan “kalitatea” bilatu dutela gaineratu du: “Arropa, osagarriak, bertako produktuak eta beste hainbat ideia aurkeztuko dituzte dendariek. Opariak bereziak, originalak eta kalitatezkoak dira guztiak, eta horietako hainbat Hondarribiko dendetan aurkitu daitezke soilik”. Gainera, kanpainako dendetan egindako 10 eurotik gorako erosketa bakoitzeko, hamar sariren zozketan parte hartzeko txartela banatuko zaizkie erosleei, 250 euroko zortzi erosketa txartel eta 175 euroko bi. Abenduaren 21ean eta urtarrilaren 5ean egingo dituzte zozketak. Gabonetako kanpaina, udalaren eta merkatarien artean adostutako ekimenetako bat da. Arloko zinegotziaren arabera, egindako bilerak “oso positiboak” izan dira, ekarpen asko egin direlako: “Legealdi berriarekin zenbait ekimen abian jartzen saiatzen ari gara merkatariekin. Oso bilera positiboak izan dira, ekarpen asko egin dituzte merkatariek eta denon artean, helburu berdina bilatzen lan egiten dugu, bertako kontsumoa areagotzea, bai Gabonetan baina urtean zehar ere”. Informazio gehiago behar duenak, San Pedro kaleko erakusleihoanedo kanpainian parte hartzen duten saltokietan aurkitu dezake. Hauek dira:- Apar Jantziak
- Ada y Valentina
- Bizi on Bike
- Canela
- Capriccio
- Done Pedro
- Endanea
- Goxokiak Bazarra
- Hache Boutique
- Hitz
- Higer Optika
- Isabel Moda
- Joski
- Jamones Jon Alzaga
- Lencería Xera
- Mara Complementos
- naïf
- Natur house
- Pascua Hombre
- Pascua Mujer
- Salanort
- SantaMariaMadalena Tailerra
- Txuntxumela Bio
- Xera Estetika
- Vértigo