Datorren urtean Rigoberto Uran (Etixx-Quick Step) edo Pierre Rolland (Europcar) zuzenduko ditu, besteak beste, Garatek.
Juanma Garate
Juanma Garate irundarrak txirrindularitzari helduko dio berriro, oraingoan Cannondale taldeko kirol zuzendari bezala,
El Correo egunkariak aurreratu duenez.
2014an utzi zuen bizikleta, hamalau urtez profesional izan ondoren. Etapa bana irabazi zuen Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Itzulian. Horrez gain, 2005ean Espainiako txapeldun izan zen, laugarren Giroan 2002an eta bosgarren Tourrean 2005ean.
Honako talde hauetatik pasatu da hamalau urte horietan: Lampre (2000-2004), Saunier Duval (2005), Quick Step (2006-2008), Rabobank (2009-2012) eta Belkin (2013-2014).
Datorren urtean Rigoberto Uran (Etixx-Quick Step) edo Pierre Rolland (Europcar) zuzenduko ditu Garatek.