Lehen faseko zortzi onenek jokatzen dute, eta asteburuan faboritoek irabazi dute. Igoera ligaxkan ondo estreinatu da Ikasbasket.
Bigarren fasea ondo hasi du Ikasbasket taldek
Saskibaloiko Gipuzkoako emakumeen 1. Mailako bigarren fasea hasi da asteburuan eta Hondarribia Ikasbasket taldeak garaipena lortu zuen lehen partidan. Larunbatean etxean jokatu zuten hondarribiarrek, eta Antigua Luberriren kontra irabazi zuten (76-62).
Lehen faseko zortzi onenak ari dira lehiatzen igoera ligaxkan, eta aurreneko lauak lauko finalerako sailkatuko dira; irabazlea bakarrik igoko da mailaz, Euskal Ligako 2. mailara.
Printzipioz, eta lehen fasean ikusitakoaren arabera, A multzotik sailkatu diren Arri BKL eta Añorga, eta B multzoko Bera Bera Gros eta Hondarribia Ikasbasket dira lauko finalean sartzeko faboritoak. Hain zuzen ere, lau talde horiek lortu dute garaipena bigarren faseko lehen jardunaldian. Hori bai, lehen fasean multzo desberdinetan aritu direnez, igoera ligaxkan jakingo da zein zen bi multzoetako indartsuena.
Hurrengo partida Zarautzen jokatuko du Ikasbasket taldeak, Murkil Zasten kontra. A multzoko laugarren bezala sailkatu da Zast, eta ligaxkako lehen partidan Bera Bera Grosekin galdu zuen (60-35). Lau onenen artean egon nahi badute, Zarautzen garaipena lortu behar dute hondarribiarrek.
Asteburuko saskibaloi taldeen emaitzak
Emak. Gipuzkoako Liga. 2. multzoa
- Express Hondarribia Ikasbasket-Antigua Luberri 76-62
Emak. Gazteen Errendimendu Maila
- Carnicas San Marcial Hondarribia-Erroibide Irun 27-14
Emak. Kadeteen Errendimendu Maila
- Easo 01-Miramar Kafetegia Hondarribia 55-70
Emak. Haurren Errendimendu Maila
- Bera Bera-Hondarribia Ikasbasket 23-53
Haur Haundi Partaidetza Maila (mutilak)
- Ama Guadalupekoa-Goierri 54-55
Emak. Haur Haundi Partaidetza
- Lezo Institutua-Urbycolan Hondarribia 18-47
Mini Emakumezkoak
- Torrealday Hondarribia-Easo 04 (atzeratuta)
- Hondarribia Ikasbasket-Ointxe Mondragon Lingua 55-11
Ikusi kirol emaitza guztiak