Hondarribian larunbatera arte jasoko dituzte, Molla etorbidean duen egoitzan.
Asteburuan Decathlonen egin zuten bilketa
Gabonetan Gipuzkoako haur bat ere ez dadin jostailurik gabe geratu, jostailu bilketa abiatu du gaur Gazteen Gurutze Gorriak. Aurreko urteetan bezala, jostailu berriak eta belikoak ez direnak jasoko dituzte bakarrik.
Hondarribian larunbatera arte jasoko dituzte, Gurutze Gorriak Molla etorbidean duen egoitzan. Parte hartu nahi duenak, bertara eraman ditzake jostailuak, ostirala arte 16:30etik 20:30era, eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara.
Erakundeak adierazi duenez, jostailuak berriak, eta “ahal hezigarriak” izan behar dira: “Jostailuen bilketan jostailu berriak baino ezingo dira eman, belikoak ez direnak, eta ahal dela hezigarriak, txikienen artean ikaskuntza eta elkarbizitza sustatuko duten printzipioak eta balioak bultzatzeko helburuarekin”.