Elkarretaratzea, Kabulgo atentatuak gaitzesteko
Eudelek deitu ditu kontzentrazioak, EAEko udalerri guztietan.
Bost minutuko elkarretaratzea egingo dute gaur, astelehena, 12:00etan, udaletxearen kanpoaldean, ostiralean Kabulen (Afganistan) izandako atentatua gaitzesteko. Eudelek deitu ditu kontzentrazioak EAEko udalerri guztietan.
“Parisko eta Maliko atentatuei erantzunez egin zuen bezala, Eudelek erabateko irmotasunaz gaitzesten du atentatu terrorista berri hau”, dio zabaldutako oharrak. “Biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna” adierazi die Eudelen testuak, Hondarribiko Udalak bere egin duena.