an Juan-Etxeandia eremua berriz urbanizatu zutenetik lau urte pasatu dira, baina bizilagunek gogorarazi dutenez, oraindik lurzoru zati bat dago "utzita eta zaindu gabe".

San Juan-Etxeandia eremuko obrak
San Juan-Etxeandia eremua berriz urbanizatu zutenetik lau urte pasatu dira, baina bizilagunek gogorarazi dutenez, oraindik lurzoru zati bat dago “utzita eta zaindu gabe”. EnSanJuan2 proiektuaren arabera, hotel bat egitekoak ziren bertan.
Elkarteak onartezina dela esan du “hiriko bihotzean lurzoru hori horrelako egoera tamalgarrian izatea”, eta udalari eta Jose Antonio Santano alkateari irtenbide bat emateko eskatu dio, eta zehazki, urtarrilaren 30ean hartu zuen konpromisoa betetzeko, hau da,”azterlan bat egitea egungo lurzoru horri duintasuna emateko, toki horretako behin betiko erabilera zehazten den bitartean”, gogorarazi du auzo elkarteak.
Hala, behin-behinean aisialdirako eremu berde bihurtzeko proposatu du, eta horrekin batera, taxi geltokiko antolamendua, teilape batekin hornitu eta leku berean dagoen aparkalekua antolatzea.