Gizarte justuago bat lortzeko "baliabide murritzak" dituztenei lagundu behar zaiela uste dute, "jatorriari begiratu gabe".

Parrokian eta Santa Maria ateaurrean egin zituzten
Abotsanitz alderdiak gogor gaitzetsi ditu atzo Hondarribiko Alde Zaharrean agertu ziren pintaketa xenofoboak eta gizarte zerbitzuetatik banatzen diren laguntzak defendatu ditu.
“Gizarte justuago” bat lortzeko, diru eskasia dutenei laguntzea ezinbestekoa dela deritzo Abotsanitzek: “Gizarte justuago eta solidarioago bat nahi dugu. Hau lortzeko ezinbestekoa zaigu baliabide murritzak dituzten eta egoera prekarioan dauden pertsonei, jatorriari begiratu gabe, laguntza eta babesa ematea”.