Urtarrilaren 7a baino lehen eman beharko da izena Erletxen. Larunbat eta igandetan egongo da zabalik.

Presoen eskubideen aldeko manifestazioak antolatu ditu Sarek Bilbo eta Baionak urtarrilaren 9rako.
Urtarrilaren 9an presoen eskubideen alde Bilbo eta Baionan egingo diren manifestazioetara joateko autobusa antolatzen ari dira Irundik. Sarek herritarrei deia egin die mobilizazio horietan parte hartzeko.
Asteburu honetatik aurrera eta urtarrilaren 7ra arte eman daiteke izena autobusean joan nahi izanez gero. Horretarako, Erletxen izango dira (Kale Nagusia, 5) larunbat eta igandero 12:30etik 13:30era.