
Larunbatean Hermandadea ezagutzeko bi bisita egingo ditutzte, eta beste bat gaztelaniaz
Ezagutu zure hiria programa barruko beste hitzaldi bat antolatu dute gaurko, osteguna,
Arma Plaza kultur eta turismo gunean. Hitzaldiaren goiburua da Hondarribiko arrantzaleen historian eta sinbologian nabigatzen, eta Pio Perez Aldasoro izango da hizlaria. 19:00etan hasiko da eta ez dago erreserba egin beharrik.
Programako aurreko deialdietan bezala, gaurko hitzaldiari lotutako bisita gidatua egingo dute larunbatean. Oraingoan, Arrantzaleen Hermandadea ezagutzeko aukera izango da, historia eta sinbologia zabala gordetzen dituen eraikina.
Bisitak egiteko hiru talde antolatuko dituzte. Euskaraz, 10etan eta 12:00etan egingo dira bisitak, eta gaztelaniaz, 11:00etan. Hitzaldirako ez bezala, bisita gidatua egiteko bai eman behar da izena aldez aurretik. Interesdunek 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu behar dute, edo
posta elektronikoz idatzi.