Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak
Bizi baratzea liburua aurkeztuko du ostegunean, hilak 10, Hondarribiko Kultur Etxean (Denda kalea, 18). EH Bilduk antolatu du eta 19:00etan hasiko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, baratzeko produktuen eta landareen zaintzari buruzko hitzaldia emango du aurkezpenaren ondotik: “Errekondo aski ezaguna da barazki, landare eta loreen landaketari buruz duen jakinduriarengatik, 30 urte baino gehiago baitaramatza nekazaritza eta lorezaintzaren inguruan irratian saio ezberdinetan hitz egiten”.
Azken urteetan Euskadi Irratiko
Landaberri saioko kolaboratzailea izan da Errekondo. “Hitzaldia oso garrantzitsua izango dela iruditzen zaigu eta ez soilik baratzea lantzen ibiltzen den jendearentzat, Jakobak gai honen inguruan duen pasioa eta transmititzeko erraztasuna kontutan izanda”, herritar guztientzat interesekoa izango dela uste du EH Bilduk.