Inauterietako kartelak urtarrilaren 12a baino lehen entregatu beharko dira.
Katea auzoko Inauteriak
Udalak Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du. Lanak urtarrilaren 12ra arte (14:00) aurkez daitezke Kultura departamentuan. Irabazleak 500 euro eramango ditu, eta 150 euroko aipamena ere egongo da. Inauteriak otsailaren 4tik 9ra izango dira Irunen.
Jatorrizko lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (70×50). Era berean panel baten gainean joan beharko dute baloratu ahal izateko eta gerora, erakusteko. Testu honek agertu beharko du:
Irungo Inauteriak 2016 Carnavales de Irun. Otsailak 4-9 Febrero.
Konpartsak
Inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek izena urtarrilaren 8a baino lehen eman beharko dute. Horretarako Bezeroen Arreta Zerbitzura jo beharko dute.
Udalak gogorarazi duenez, konpartsa eta Inauterietan egingo diren beste ekintzei begira, 19.900 euroko diru laguntza emango du. Desfilean parte hartuko duten konpartsen ordena urtarrilaren 20an egingo den zozketan erabakiko da.