Ma non troppo orkestrarekin batera joko du, eta sarrerak 15 euro balio du. Jasotako dirua Afagi Alzheimerraren elkartera bideratuko da.
Ametsa abesbatza. Argazkia: Pedromari Modrego
Igande honetan, hilak 13, elkartasun kontzertua izango da Ametsa abesbatzaren eskutik Amaia KZn, 19:00. Ma non troppo orkestrak izango du lagun Irungo abesbatzak. Sarrerak 15 euroan eskura daitezke, eta lortutako diru guztia Afagi Alzheimerra daukaten Senide eta Lagunen Gipuzkoako Elkartera bideratuko da
Abesbatza eta orkestrarekin batera Osane Leiza sopranoa eta Cristina Sevillano mezzosopranoa igoko dira oholtzara.
Sarrerak Internet bidez Kutxabanken eros daitezke; bestela, Amaia KZn bertan erosi ahal izango dira.