Barrikotera joan nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu. Ez dago aurretik erreserbatu beharrik.
Friburgon kontzentrazioa egin zuten
Ostiralean, hilak 11, barrikotea egingo dute Hondarribiko Olagarro elkartean, Tomas Etxera taldeak Friburgora eginiko bidaia finantzatzen laguntzeko. Azaroaren 13tik 15era egin zuten bidaia, bertan preso zegoen Tomas Elgorriaga hondarribiarraren alde Alemaniako elkartasun taldeek egindako lana eskertzera.
Barrikotera joan nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu. Ez dago aurretik erreserbatu beharrik.