Katrina urakanaren ondoren, duela 10 urte New Orleansera (AEB) bidaia egin zuen Fermin Muguruzak eta Nola? diskoa horren emaitza izan da. Gaur aurkeztuko du, hain zuzen, Ahotsenean, Durangoko Azokaren harira.
New Orleanseko musikariekin bere ibilbideko hamar kanta grabatu zituen eta baita dokumental bat grabatu ere. Horren emaitza da diskoa.
Irungo beste taldeak
Horrez gain, Ahotsenean Irungo beste bost taldek joko dute: Nire, Sacco, Jupiter Jon, Pecozza United eta Kasernarat (Irun-Orereta).
Hain zuzen, lehena jotzen Kasernarat izango da, gaur goizean (11:40-12:10); Okerreko bidetik diskoa aurkeztuko du.
Gaur gauean, berriz, Jupiter Jon, Nire eta Sacco eta Plateruenean joko dute, Anari, Irazoki & lagunak eta Audiencekin batera. “Bidehutseko beste zenbait piztiak” ere parte hartuko duela aurreratu dute antolatzaileek.
Pecozza Unitedek asteartean joko du (15:40-16:10), eta Homonimoa lana aurkeztuko du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.