2016an ekarri nahi dute ikuskizuna
Azaroaren 21erako zegoen umorea eta musika uztartzen dituen
Stradivarias antzezkizuna Itsas Etxean programatuta, baina talde kide baten gaixotasuna dela eta, emankizuna bertan behera geratu zen.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, sarrerak erosi zutenek gaurtik aurrera jaso dezakete dirua. Arma Plaza kultur eta turismo gunean erosi zituztenek, bertara joan beharko dute sarrerekin: “Euren sarrerak eman eta dirua jasoko dute”. Internetez erosi zutenei, aldiz, Kutxabankek itzuliko die zuzenean, ezer egiteko beharrik gabe.
Udalak 2016an zehar ekarri nahi du berriro
Stradivarias ikuskizuna, baina oraindik data zehazteko aukerarik ez dagoenez, dirua itzultzea erabaki du.