Repsol Gidak eguzki bat eman dio Irungo Danako jatetxeari, lehenengoz. Hiriko hirugarren jatetxea da eguzki bat lortzen.
Danako jatetxeko Naiara Abando eta David Rodriguez Euskal Herriko Pintxo Txapelketan.
Repsol Gidak eguzki bat eman dio Irungo
Danako jatetxeari, lehena. Horrenbestez, Irungo hirugarren jatetxea da Repsolen eguzki bat lortzen. Gaztelumendi-Antxonek bi ditu eta Ficobako Iñigo Lavadok bat.
Naiara Abando eta David Rodriguez dira Danako jatetxeko arduradunak eta oso pozik azaldu dira lorpen honekin “Ez genuen uste horrelakorik gertatuko zenik, baina hemen dago lehen eguzkia”, esan du Rodriguezek. “Orain arte egindako lanari emandako aitorpena da, baina era berean, hobetu eta helburu berriak lortzeko bideari jarraitzeko hasiberriaren ilusio berarekin”, gaineratu du Abandok.
Repsol Eguzkiak jatetxe eta sukaldari onenei ematen zaizkie eta sukaldeetako bikaintasuna saritzen dute; urtero banatzen dira.
Gastronomia Akademiako Lagunen Elkarteak eta Mahai Oneko Kofradiak hautatu eta baloratzen dituzte jatetxeak. Horretarako, jakien bikaintasuna, lehengaien kalitatea eta exekuzioa, eskualdeko sukaldearekiko errespetua, ardoen karta eta mahai eta aretoko zerbitzua kontuan hartzen dituzte.