Testuan, euskararen osasuna denon ardura dela dio udalak, herritarrena eta instituzioena.
Hondarribiko Udala osatzen duten alderdi guztiek (EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP) adierazpezpen instituzional bateratua onartu dute Euskararen Nazioarteko Egunari begira.
Testuan, euskararen osasuna denon ardura dela dio udalak: “Euskara indartzea eta normalizatzea herritarrok eta herri erakundeok adostasun zabalenean oinarritutako konpromisoaren eskutik dator, eta gure hizkuntza gizarte eremu guztietan erabiliz gauzatzen da”. Eta dituen tresnak baliatzeko konpromisoa adierazten du, hla nola, 2011n onarturiko Euskara Biziberritzeko Plangintza Nagusia, eta udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza eta laneko hizkuntza izan dadin 2013tik abian den Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.
Irakurri
Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko adierazpen instituzionala.