Irungo Udalak adierazpen instituzionala atera du Euskararen Egunaren harira, eta PSE-EEk, Si Se Puede Irunek eta PPk babestu dute. EH Bilduk ez.
Irungo Udalak adierazpen instituzionala atera du Euskararen Egunaren harira, eta PSE-EEk, Si Se Puede Irunek eta PPk babestu dute.
EH Bilduk ez.
Aurten euskaldun berriei aitortza egingo zaie Euskararen Egunean, eta udalak ere kontuan izan ditu. Hala, konpromisoa hartzen duela berretsi du heldutan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztiei aitortza egingo dien herriko guneren bati
Euskaldun berria izena jartzeko. “Euskaldun berriek elikatzen dute etengabe euskaren biziberritze prozesua”, gaineratu du udalak.
Euskara biziberritzen ari dela zehazten da adierazpen instituzionalean, eta hori bi zutaberengatik izan dela hezkuntza eta helduen euskalduntzea. “Azken hamarkada hauetan milaka eta milaka izan dira heldutan euskara ikastea erabaki duten herritarrak, eta baita euren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntzaren aukera egin dutenak ere”.