Irungo Udalak egin duen adierazpen instituzionalarekin ez du bat egin EH Bilduk, eta neurri "errealistak eta gauzagarriak" hartzeko eskatu dio.
Euskararen Eguna
Euskararen Egunaren harira, Irungo EH Bilduk ez du bat egin Irungo Udalak atera duen adierazpen instituzionalarekin. Horrez gain, Irungo Udalari berari “errealistak eta gauzagarriak” diren neurriak hartzeko eskatu dio “berandu baino lehen”, eta gaineratu du: “Euskara ez da berpiztuko gure hiriko plaza bati
Euskaldunberrien plaza izena jarriz, baizik eta euskaldunberritzeko prozesuan daudenei benetako laguntzak emanez baizik”.
Udalari hartzeko proposatu dizkion neurrietako batzuk dira hauek: euskara administrazioko lan eta zerbitzu hizkuntza bihurtzea, euskararen arnasgunean bultzatu eta indartzea hirian, kontratazio publiko eta lehiaketa guztietan hizkuntza irizpideak txertatzea eta garatzea, eta hiztun berriak lortzeko erraztasunak jartzea eta doakotasunerako pausoak ematea.
EH Bilduren iritziz, benetako konpromisoak hartzea beharrezkoa da. Izan ere, euskara herritar guztien ondarea dela esan du, “gure kultura eta nortasunaren funtsezko osagarria, euskaldun egiten gaituena, alegia”.