09:00etan abiatuko dira eta 13:30ak alderako itzuli. Ekitaldia doan da.
Amaiurko gazteluaren aztarrenak
Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (Hondae)
Amaiurko gaztelua ezagutzeko aukera eskainiko du larunbat honetan (hilak 5). Hondarribitik abiatuta, Baztango Amaiurrera egingo dute bidaia kotxez, eta bertan, Nafarroko Erresumaren gotorlekua bisitatuko dute. “Hondarribiko gazteluarekin batera, Amaiurkoa izan zen nafar defentsaren azkenetakoa”, azaldu du Hondae taldeak.
Doako bisita dela jakinarazi du Hondaek. 09:00etan abiatuko dira Eroskiko aparkalekutik eta han, jende kopuruaren arabera, erabakiko dute zenbat ibilgailuetan joan. 13:30ak aldera Hondarribian bueltan izatea espero dute.
Informazio gehaigo behar izanez gero,
idatzi Hondaeren porta elektronikora.