2016ko uztaila eta abuztuan Saharako umeak etxean hartzeko deia egin du Tadamum elkarteak.
Saharako umeak
Tadamum Saharako herriari laguntzeko elkarteak deialdia egin die Irun eta Hondarribiko familiei udan Saharako ume errefuxiatuak etxean har ditzaten. Tadamum elkartearen arabera, oso garrantzitsua da Euskal Herrian egiten duten egonaldia, elikadura egokia hartu, azterketa medikuak egin eta tratamendua jasotzeko.
Oporrak bakean du egitasmoa prestatzen hasi da jada Tadamum elkartea, eta horren helburua, 2016ko uztaila eta abuztura 10 eta 12 urteko ume sahararrak Bidasora ekartzea da.
Animatzen diren familiek Irun nahiz Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute edota Tadamum elkartearekin harremanetan jarri 666 50 13 50 telefono zenbakian edo
tadamum[a bildua]hotmail.es helbidean.
Eguberrietako azokan ere
Tadamumek jakinarazi duenez, abenduaren 5etik 8ra Ficoban egingo den Eguberrietako Azokan parte hartu dute, eta hor aukera izango da elkartearen berri izateko eta zein ekintza egiten dituzten ezagutzeko.