Oholtzari beldurra galduz
Bi urte daramatza Marina Hernaezek Hondarribiko Musika Eskola-ko helduekin lanean. Pixkanaka ikasleak oholtzari beldurra galtzen ari zaizkiola esan du.
Hondarribiko Musika Eskolako ikasle helduei buruzko erreportajea egin du Berria-k. Marina Hernaezek bi urte daramatza haiekin lanean, eta pozik dago orain arte egindakoarekin. Hemeretzi musikari daude taldean eta Gabonetako emanaldia prestatzen ari dira.