Abenduko bigarren asteburuan hasiko da Ikasbasket lauko finalean sartzeko ligaxka jokatzen.
Aurten lehen urtea du nagusien taldeak
Hondarribia Ikasbasket klubeko lehen taldeak garaipen erraza lortu zuen larunbatean Donostiako Paco Yoldi kiroldegian Cafes Aitona Askatuak A taldearen kontra (34-73). Lehen faseko azken partidan beste erakustaldi bat eman zuten hondarribiarrek, ligako zazpigarren garaipena batuz. Orain arte partida bakarra galdu du Ikasbasketek, B multzoko liderraren etxean, puntu bakarreko aldeaz (
ikusi sailkapena).
Asteburu honetan atseden izango dute Gipuzkoako Ligan, eta abenduko bigarren asteburuan bigarren faseari ekingo diote, mailaz igoko den taldea zein izango den erabakitzeko. Lehen faseko zortzi talde onenek jokatuko dute
A-1 multzoan, bi itzuliko ligaxka erara. Lau onenek azken fasea jokatzeko aukera izango dute, eta irabazlea Euskal Ligako 2. Mailara igoko da; apirilaren 30a eta maiatzaren 1a artean jokatuko dute lauko finala, eta bertan egon nahi du Ikasbasket klubeko nagusien taldeak.
Hondarribiarrek etxean jokatuko dute bigarren faseko lehen partida, Antigua Luberriren kontra. Lehen fasean multzoko hirugarren tokian geratu dira Luberrikoak, zazpi garaipen eta bi porrotekin.