Bost minutuko partidak jokatzen dira Blitz modalitatean. Iaz ere bigarren sailkatu zen Marlaxka.
Tafall, Torres, Nogues eta Moreno
Hondarribia Marlaxka Xake Kluba bigarren postuan geratu zen igandean Donostian egin zen Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketan, Easo Xake Taldearen atzetik. Xake azkarra da Blitz modalitatea —partida bakoitzak bost minutu irauten ditu—, eta txapelketa bira bikoitzera egin zen.
Gipuzkoako txapelketan zazpi taldek hartu zuten parte eta Marlaxkaren laukotea FJ Torresek, Ramon Noguesek, Ander Tafallek eta Patxi Morenok osatu zuten. Hondarribiarrak bigarren postuan geratu ziren, iaz bezala. Hirugarren hiriburuko beste talde bat geratu zen, Gros taldea, eta laugarren postua iazko txapeldunarentzat izan zen, Beasaingo Alfil taldearentzat.