Arma Plaza Fundazioak gaztelua, parrokia eta Ramery Jauregia ezagutzeko euskarazko bisita antolatu du.
Gaztelua bisitatuko dute
Hiri harresitua ezagutu, hori da Arma Plaza Fundazioak hilaren 3rako (osteguna) eskaini duen plana. Euskararen Nazioarteko Eguna izango dela-eta, gaztelua, parrokia eta Ramery jauregia ezagutzeko euskarazko bisita gidatua berezia prestatu dute. “Hiru eraikin horien ateak zeharkatuko ditugu, beraien historia, kondaira eta sekretuetan murgiltzeko”, esan dute.
11:00etan abiatuko da bisita Arma Plazako kultur eta turismo gunetik, eta gutxi gorabehera, ordu eta erdiko iraupena izango du. Arma Plaza Fundazioak jakinarazi duenez, bisita doan da eta ez dago erreserba egiteko beharrik.