Abenduaren 24an egingo dute helduen Olentzero eta gabon kanten jaialdia, arratsaldez.
Talde bat gabon kanten jaialdian parte hartzen
Asteartean bukatuko da Olentzero eta Gabon Kantak lehiaketetara izena emateko aukera. Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, abenduaren 24an egingo dituzte lehiaketak, arratsaldez, eta 16 urtetik aurrerakoez osaturiko taldeek har dezakete parte; gutxienez hogei kidez osaturiko taldea izan behar da..
Olentzero panpina aurkezten duten talde bakoitzak 400 euro jasoko du, eta kanta-jaialdian soilik parte hartzeko izena ematen dutenek, 250 euro.
Abenduaren 1a da izena emateko azken eguna. 13:00ak baino lehen egin behar da, BAZ bulegoan. Izena emateko orduan zehaztu behar da lehiaketa batean edo bietan parte hartzeko asmoa.