Basque Fast Food jaialdia egiten ari dira asteburuan Ficoba erakustazokan.
Jatetxe-furgoneta gehienek garai bateko itxura dute
Basque Fast Food jaialdia egiten ari dira asteburuan Ficoba erakustazokan. 20tik gora gurpildun jatetxe bildu dituzte, eta denetariko janaria dastatzeko aukera dago. Batez ere janari azkarra da zerbitzatzen dutena, baina ibilgailuetako askok vintage itxura dute, eta merezi du, eskatu behintzat, presarik gabe eskatzea.