Garai berriko III. Hondarribiko Herri Olinpiadak egingo dituzte gaurtik. Lehen jardunaldirako taldeen aurkezpena eta aurreneko proba, logo lehiaketa, antolatu dituzte.
Gaur hasi eta apirilaren 23 bitarte garai berriko III. Hondarribiko Herri Olinpiadak egingo dituzte. Beste behin markak hutsiz datoz gazteak, 27 baitira izena eman duten taldeak. Gaur egingo dute talde horien aurkezpena, 18:00etan, Arrantzale Auzoan. HITZAk jakin izan duenez, taldetako batzuk atzotik ari dira prestatzen gaurko argazkian eder eta lirain agertzeko.
Aurkezpenaz gain, lehen proba puntuagarria egingo dute gaur, logo lehiaketa. Irabazleak behin-behineko lidergoa lortuko du, baina hori baino garrantzitsuagoa, berea izango da III. olinpiadetako ikurra bilakatuko den diseinua.
Aurten
webgune berria izango dute olinpiadek. Bertan denetarik aurkitu daiteke, talde guztien izenak —bakoitza bere ikurrarekin—, hurrengo zazpi jardunaldien egunak, eta abar.
III. Hondarribiko Herri Olinpiadak. Taldeak
- Abutardak
- Anizakillak
- Ashkorax
- Barrio Txinokuak
- Bionttuak
- Eskiletako abortuak
- Hau Loia
- Heldu da Biasoia!
- Hirekin enak ariki!
- Hok ez pattuk
- Iguñak
- Josu Belea Makil Idorrean
- Kalimotxo gainean
- Kasko hutzak
- Klaro Kon Gas
- Korrokoiak
- Mendeku
- Mixikuak
- Nudistak eta Naturistak
- Pexperlantak
- Portomokoko ixkiña
- Putteruan Alabak
- Ttarratteneako paralinpikuak
- Tximista
- Ur karruxa
- Xerinkeneko Erliak
- Ziplo Lurrera