Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuetan onarturiko proiektuetako bat da Bidasoaldeko Emakumearen Etxea.
Bidasoaldeko Emakumearen Etxea proiektuaren bilera egingo dute gaur Hondarribian, Emeki elkartearen egoitzan. 10:00etan elkartuko dira zenbait gai eztabaidatzeko.
Urriaren 31an abiatu zuten egitasmoa, eta eskualdeko emakume guztiak gonbidatu zituzten. Helburua, “ahotsak espazio bihurtu eta Bidasoaldeko emakumeen etxea marrazten hasi, elkar irudikatzen errealitate bihurtzeko”.
Dagoeneko zenbait bilera egin dituzte Irunen nahiz Hondarribian. Hilaren 17a elkartu ziren lehen aldiz Hondarribian, Puntaleko eskolan orduan ere, proiektua herrian ezagutarazteko.
Prozesuan
Elhuyar aholkularitza enpresaren laguntza dute —Emakundek homologatutako enpresa da—, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa; izan ere, joan den agintaldiko partaidetzazko aurrekontuetan onarturiko proiektuetako bat da Bidasoaldeko Emakumearen Etxea.
Honakoa da gaurko bileraren gai ordena:
- Harrera eta bileraren kokapena.
- Aurreko bileraren aktaren onarpena.
- Prozesuaren eta asanbladaren balioen gaineko gogoeta.
- Bidasoaldeko Emakumeen Etxearen ezaugarrien gaineko gogoeta abiatzea.
- Bileraren balorazioa.