52 urtez aritu da irakaskuntzan eta erretiroa hartu du. 12:00etan hasiko urrezko dominaren ekitaldia.
Orain dela ia bi hilabete iragarri zuen udalak Jose Ignacio Iruretagoienak hiriko urrezko domina jasoko zuela. Bihar izango da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian. 12:00etan hasiko da, eta
udalaren webgunetik ikus ahal izango da. 14:30ean eta 21:30ean berriro emango dituzte.
Bidasoa Institutuko zuzendaria da Iruretagoiena, eta erretiroa hartu duelako omenduko dute. Bozeramaleen Batzordeak aho batez onartu zuen 52 urtez hezkuntzan aritutako irundarra omentzea.