Lehen zerrenda buru den Paolo Lorenziren kontra irabazi du bigarren partda, bi setetan.
Kirol bizitzako une gozoenean dago Cervantes
Iñigo Cervantes hondarribiarra
ATP Challenger Masters txapelketako A multzoko lidergoan jarri da, jokatutako bi partidak irabazi eta gero. Atzo lehen zerrendaburu den Paolo Lorenzi italiarraren gainetik pasatu zen hondarribiarra, bi setetan (6-4 eta 6-3), eta finalerdietarako txartela lortu zuen. Ezustekoa eman zuen Cervantesek, Lorenzi ATP rankinean 68. jokalaria delako —Cervantes 98.a—, eta oraindik, txapelketa irabazteko faboritoa da, Guido Pella argentinarrarekin batera.
Gaur Farrukh Dustov uzbekoaren kontra jokatuko du hondarribiarrak, multzotako fasea ixteko. Zazpigarren zerrenda burua da Dustov eta dagoeneko ez du hurrengo fasera sailkatzeko aukerarik, orain arteko bi partidak galdu dituelako.
Sao Paolo (Brasil) hirian ari dira ATP Challenger Masters txapelketa jokatzen eta denboraldian Challenger torneoetan puntu gehien pilatu dituzten zortzi jokalariek hartzen dute parte. Iñigo Cervantes bosgarren zerrenda burua da, baina dagoeneko finalerdietan sartzea lortu du, eta joko aldetik une gozoan dago. Hortaz, ez dirudi lehen lauren artean geratzearekin konformatuko denik.
Urtetako lan gogorraren ondoren ordaina iristen ari zaio hondarribiarrari aurten. Hiru txapelketa irabazi ditu 2015ean eta joan den astean Montevideoko finalerako jokatuta,
ATPko Top-100 tenislarien artean sartu zen, gipuzkoar batek inoiz lortu gabekoa.