Gaur Paolo Lorenzi italiarraren kontra jokatuko du Cervantesek.
Iñigo Cervantes
Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak lehen garaipena lortu zuen atzo Sao Paolo hirian (Brasil) jokatzen ari diren ATP Challenger Masters txapelketan. Daniel Muñoz espainiarra menderatu zuen Cervantesek. Lehen seta Muñozentzat izan zen, baina hondarribiarrak markagailua iraultzea lortu zuen, sufrituta bada ere (4-6, 7-6 eta 7-5).
Gaur Paolo Lorenzi italiarraren kontra jokatuko du Cervantesek. Challenger torneotako serie finala jokatzen ari diren zortzi gizonen artean sailkapen onena duena da Lorenzi. Atzo Farrukh Dustov uzbekoa menderatu zuen, hiru setetan.