Manifestazioaz gain, performance bat egin zuten, Euskal Herrian hildako bost emakumeak gogoan.
Euskal Herrian hildako bost emakumeak gogorarazi zituzten modu horretan
Txingudi Antisexistak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren atzo Zabaltza plazan. Eguraldi txarrak ez zuen zapuztu indarkeria matxistaren aurkako oihua. Kolon ibilbidea eta Foruen karrika zeharkatu, eta Karrika Nagusitik iritsi ziren San Juan Arria plazara.
Udaletxeko arkupetan performance xume bat egin zuten bost emakumek, beltzez jantzita. Bost, Euskal Herrian aurten indarkeria matxistak hil dituen emakumeak bezainbeste. Halako beste hilketarik ez dutela onartuko berretsi zuten.
Irungo Udalak, hainbat emakume elkarterekin batera, elkarretaratzea deitu zuen Zabaltza plazan, manifestazioa hasi baino ordu eta erdi lehenago.