Euria Gipuzkoa ekialdean egingo du gehien, eta horri olatuen tamaina gehitu behar zaio, 4 metrotik gorakoak eguerditik aurrera
Gauean, Gipuzkoa ekialdean bota du gehien (iturria: Euskalmet)
Hori da gaurko menua. Abisu horia emanda zegoen gaurko, euriagatik eta olatuengatik, eta zabaldu egin dute, haize handiak ere espero direlako (
irakurri iragarpena). Arrisku handiena arratsaldean izango da, itsasgorarekin, ibaiek gainezka egin dezaketelako.
Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet) iragarrita zuen ur asko botako zuela, metro koadroko 60 metrotik gora zenbait puntutan. Bada, Añarben esaterako, 40 litro zenbatu dituzte dagoeneko, eta oraindik egun osoz euria egitea espero dute.
Aurreikusi bezala, euria Gipuzkoa ekialdean egingo du gehien, eta horri olatuen tamaina gehitu behar zaio, 4 metrotik gorakoak eguerditik aurrera. 15:00etatik 17:00etara kalteak sor ditzake itsaertzeko zenbait gunetan.
Horri guztiari ipar-mendebaldeko haizea gehitu behar zaio. 100 kilometrotik gorako ufadak neurtu dituzte dagoeneko, eta arreta berezia eskatu dute kostaldean nahiz mendi inguruetan.
Biharko ere itsaso zakarra espero da, baina euri gutxiago egingo du, eta haizea baretuko da.