Neska talde bat, Olentzero panpinarekin, Gipuzkoa plazan abesten
Haurren Olentzero Lehiaketa abian da Hondarribian. Dagoeneko ari dira gaztetxo kuadrillak elkartzen, iazko panpina hobetu edo berria egiteko, eta abestuko duten Olentzero-ren moldaketak aukeratzeko asmoz. Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatzen du eta abenduaren 15a baino lehenago eman behar da izena Gazte Informazio Bulegoan (Jabier Ugarte, 6). Hamasei urtetik beherakoek har dezakete parte, eta lagun-talde bakoitzak zortzi eta hamabost kide artekoa izan behar du.
Santiago plazan aurkeztu behar dira
Abenduaren 24an egingo da lehiaketa, goizez. Izena ematen duten taldeek Santiago plazan abestu beharko dute, eta Olentzero panpina erakutsi, 10:30etik 11:30era. Hortik aurrera, libre izango dute herrian zehar txikito bila joateko (ikus beheko bideoa).
Ohi bezala, gabonsarien banaketarekin bukatuko da Hondarribiko Haurren Olentzero Lehiaketa. Gipuzkoa Plazan egingo dute, 12:30ean, eta taldeek Olentzero panpina haiekin dutela azaldu beharko dute.
Gabonsariak 80 eta 150 euro artekoak izango dira. “Epaimahaikideak kontuan hartuko duen bakarra, Olentzero irudiaren kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz”, azaldu du udalak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.