Sarreren dirua epaiketetako gastuei aurre egiteko izango da. Ze esatek!, Luz de Putas eta DZ taldeak ariko dira.
Luz de Putas taldea
Donostiako Kortxoenea gaztetxearen aldeko
elkartasun festa egingo dute ostiralean, hilak 27, Intxaurrondoko Kultur Etxean. Gros auzoko gaztetxearen eraistearen ondoren irekitako prozedura judizialei aurre egin ahal izateko dirua bildu nahi dute festan, eta horretarako, kontzertuak antolatu dituzte. Sarrerak 10 euro balio ditu, eta leihatilan erosteko aukera izango da.
Hiru taldek joko dute te horietako bat izango da Hondarribiko Luz de Putas. Psilocybeko taldearekin batera, Ze Esatek! bandak azken diskoa aurkeztuko du, eta Esne Beltzarekin aritzen den DZ disko jartzaileak emango dio segida.
Dantzaren iraultza da
Luz de Putas ska-rock taldearen azken diskoa. urte hasieran kaleratu dute, eta oso kritika onak izan ditu.
Nortasunik gabe izan zen diskoko aurrerapen kantua (behean entzun daiteke). Ziur, Hondarribiko taldeak ostiralean Intxaurrondon joko dituenetako bat izango dela.
Dantzaren Iraultza (2015) by Luz de Putas