Iparragirre kaletik sartzen da aparkalekura, eta guztira 54 plaza egongo dira. 2.700 metro koadroko azalera du.
Harrobietako behin-behineko aparkalekua
Artia auzoan behin-behineko aparkalekua irekiko du udalak datozen egunetan. Cristina Laborda Bide Publiko eta Obra departamenduko zinegotzi ordezkariak jakinarazi duenez, azkeneko ukituak falta zaizkio eremu berriari —farolak, eskaileren egokitzapena…—.
Iparragirre kaletik sartzen da aparkalekura, eta guztira 54 plaza egongo dira. 2.700 metro koadroko azalera du: erdia inguru —1.300 metro koadro— parkinga berarena, ehun eskaileretarako eta gainontzekoa berdeguneetarako. Oinezkoentzako bi pasabide egongo dira: Iparragirre kalean bat, eta bestea Dario Regoyosen.