Egiptoko indusketa arkeologikoen gaineko dokumentala saritu dute epaimahaikideek. Beste bi sari ere eman dituzte.
Djehutyko indusketei buruzko filma izan da saritua
Larunbatean bukatu zen
FICAB nazioarteko zinemaldi arkeologikoaren XV. ekitaldia. 26 filmek hartu dute parte, eta Juan Santos Yanguas, Marc Azema, Paloma Garcia, Jose Luis Rebordinos eta Luis Sanzek osatutako epaimahaiak sari nagusia En busca de Djehuty: entre momias, tumbas y jeroglíficos filmari ematea erabaki dute, aho batez. Javier Trueba eta Jose Latovaren dokumentalak, epaimahaikideen arabera, arkeologia indusketen azalpena eta garapena “zehaztasun zientifiko handiarekin” erakusten du, “zinematografia eta eszeneratzea ongi zainduta”.
Dibulgazio zientifiko onena duen filma saritzen duen Arkeolan Saria, berriz,
Pétra, capitale du dessert dokumentalari eman diote. “Petra hiriari buruzko diskurtsoa eraberritzeko ardatza ikerketa arkeologikoak izan direlako hartuko dugu kontuan”, esan dute Arkeolan Fundazioko kideek.
Hirugarren saria ikusleek eman dute. Hiriko hainbat gizarte eragilek —Dunboa ikastetxeak, Oiasso 2000k, Uztarri-Ona auzo elkarteak, Makila zaharren elkarteak eta Irungo Hiritar Foroak— Pascal Cuissot zuzendariaren
Les secrets du Colisée saritu dute. Izan ere, ekarpen berriak egin ditu “ustez dena ezagun duen monumentuari buruz”.