Etenik gabe egin dezake euria, eta Gipuzkoa ekialdean 60 litro baino gehiago pilatu daitezke Gipuzkoa ekialdean.
Jaitzubiko baratzak, 2013 urtean
Bihar, asteartea, zapatak ongi aukeratzeko eguna izango da, eta kotxea hartuz gero, arreta handiz ibiltzekoa. Izan ere, tenperatura oso hotzak iragarri dituzte, gaurkoak baino hotzagoak.
Baina Gipuzkoako kostaldean eguraldia okertuko da asteazkean, batez ere ekialdean. Euri asko bota dezake eta itsasoa zakartuko da. Ez dira zaparrada bortitzegiak espero, baina etengabe egin dezake euria. Horregatik, Euskalmetek abisu horia eman du egun osorako. “Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, iraunkorra eta oso ugaria, bereziki ekialdean”. Metereologia agentziaren arabera, 24 ordutan metro koadroko 60 litro jaso daitezke zenbait lekutan.
Gainera, olatu handiak sor daitezkeela jakinarazi du Euskalmetek, “olatuen altuera adierazgarria 4 metro baino handiagoa” izango da” arratsalde partean. Horregatik, 09:00etatik gauerdira arte abisu horia zabaldu dute nabigaziorako asteazkenean.