Txingudi Antisexistak, indarkeria matxistaren kontrako ipuin lehiaketa antolatzeaz gain, manifestazioa egingo du hilaren 25ean.
Asun Casasola Lehiaketaren bigarren ekitaldia gaur aurkeztu dute
Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketa antolatu du, bigarren aldiz, Txingudi Antisexistak (TAS). Lehenengo ekitaldiaren ildo bera jarraituko du: “Nagore Laffageren oroimenez eta bere ama Asun Casasolak egindako lanari esker onez antolatu genituen, bizimodu libreak idazteko helburuarekin”, esan du Garazi Lizarraga TASeko kideak.
Lehenengo ekitaldian 108 lan aurkeztu zituzten, eta oraingoan aurreko irabazleek idatziko azkeneko esaldiekin hasi beharko dituzte kontakizunak. Euskarazkoan “Lortu dugu” izango da, eta gaztelerazkoan, berriz, “
Lo que le hizo tomar la decisión de no volver“. TASek argi utzi du Nagore Laffageri gertatu zitzaiona ez dutela berriro baimenduko: “Indarkeriarik gabeko etorkizuna idatzi nahi dugu”.
Asun Casasola lehiaketan parte hartzeko oinarriak aurki jakinaraziko dituzte
euren webgunean. Bi bide egongo dira lanak aurkeztu nahi dituenarentzat: Oskarbi liburu dendan utzita edo
e-posta bidez.
25ean, manifestazioa
Datorren asteazkenean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da. Horren harira, TASek manifestazioa deitu du. Zabaltza plazatik irtengo da, 19:30ean. San Juan Arria plazan bukatuko da. Bertan, Euskal Herrian aurten indarkeria matxistagatik hil dituzten bost emakumeak oroitu dituzte —indarkeria mota hori salatzeaz gain—. Ekitaldia “hunkigarria eta polita” izango dela iragarri dute.