EH Bilduk alegazioa jarri dio Lurralde Zatikako Planari
Udalaren alegazio planteamenduarekin ez dator bat koalizioa, "ikaragarrizko hazkundea" suposatuko lukeelako.
Eusko Jaurlaritzak pasa den maiatzean eman zion onarpena Lurralde Zatikako Planari (LZP). EH Bilduk adierazi duenez, orduan hasi ziren dokumentua aztertzen, eta Irungo Udalak planarekin zer egingo zuen jakin arte itxoin dute. Udalak bere alegazioa jarri zion LZPri, eta EH Bilduk bat egiten ez duenez, eurena aurkeztu du. Koalizioak gogorarazi duenez, ez da lehenengo aldia udalaren planteamenduekin bat egiten ez dutela: “Hiri Antolaketa Plan Orokorraren (HAPO) kontra ere bozkatu genuen. Udal gobernu taldeak Irunentzat duen hiri eredua eta LZPk planteatzen duena bide beretik doaz, gainera”. Horregatik, koalizioak iragarri du “hazkunde ikaragarriak planteatzen dituzten planak” onartuko ez dituela. “Herri honetan bestelako planteamendu baten beharra dago”, gaineratu dute. LZPri aurkeztutako alegazioa irakur daiteke ondoko estekan: