Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Tomas Elgorriaga: "Boteretsuek badakite herritarrongandik dariola indarra"

Alemaniatik Frantziara estraditatu duten Tomas Elgorriaga preso hondarribiarrak gutuna idatzi zien Tomas Etxera taldeak antolatuta asteburuan Friburgora autobus bidaia egin zuten hondarribiarrei.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/11/17
Alemaniatik Frantziara estraditatu duten Tomas Elgorriaga preso hondarribiarrak gutuna idatzi zien Tomas Etxera taldeak antolatuta asteburuan Friburgora autobus bidaia egin zuten hondarribiarrei. Estraditatuko zutela jakin aurretik idatzi zuen testua, eta bertan, eskerrona azaltzeaz gain, askatasunaren eta elkartasunaren alde borrokatzen jarraitzeko beharra aipatzen du Elgorriagak: “Honela ezagutzen gaituzte, askatasuna eta elkartasunaren alde borrokatzen. Horregatik errespetatzen gaituzte”.
Tomas Elgorriaga Tomas Etxera Friburgo

Larunbateko kontzentrazioa, Friburgon

Hau da, oso-osorik, Tomas Elgorriagak Friburgora bidaia egin zutenei idatzitako testua: “Lagun maiteok. Gurasoek kontatu didate 40 lagun baino gehiago etorri nahi zenutela ni bisitatzera. Ikusten dudanez, oraindik ez duzue ahaztu honelako bidaiatxoak antolatzen, inoiz baino bidai luzeago gainera. Nork pentsatuko zukeen orduan, egunen batean ni ikustera antolatuko zenutela! Ematen du zertxobait ikasi dugula behintzat, azken 40 urteotan. Baina bidai honek erakusten digu ere ez dugula amorerik ematen. Are gehiago, Europa osoan joan dira ikasten hori, ez dugula etsitzen. Maizegi topatu dugu guganako mesfidantza Europan. Lagun ezkertiarren aldetik, eta herri askeen aldeko lagunen aldetik. Batzuentzat ‘nazionalistak’ ginen, eta besteentzat ‘biolentoak’. Baina pasa ahala, gure borrokaren muina gelditu da agerian: herritar subiranoak garela, geure buruaren jabe, soziala gure herri barrura begira bultzatuz, eta elkartasuna munduko herri guztiei begira bultzatuz. Bertakoak ala etorkinak izan, boteretsuak ez digute gizarte askea onartzen. Uste dute dena “goitik” antolatua egon behar duela. Baina badakite, herritarrongandik dariola indarra eta askatasuna. Hauxe da bazter guztietako jendearekin elkar ulertzeko oinarria, eta boteredunek horregatik isilarazten gaituzte. Zeren gu ezagutzen gaituztenek, honela ezagutzen gaituzte: askatasuna eta elkartasunaren alde borrokatzen. Horregatik errespetatzen gaituzte. Eta horregatik pozten naiz zuek hona, Freiburgera [Friburgo, alemanez], etorri izanak. Toki polita da, hiria eta ingurukoak irekiak dira, eta orain dela 160 urte Badeneko iraultza izan zen bertan, Prusiarrek gero zanpatu zutena. Egun ederra pasako duzuelakoan, Euskal Herri sozialista eta feministaren bidean, Gora Freiburg, gora Euskal Herri burujabea! Tomas, Mannheim 2015-11-13″
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.