Abiyuan txarangak musika jarri zion arraunlarien omenaldiari. 500 lagun elkartu ziren bazkaltzeko Bentan.
Abiyuan txarangako kideak, San Miguel ligako irabazlearen trofeoarekin
500 lagunentzako bazkari batekin eta ondorengo bazkaloste luzearekin bukatu zen larunbatean arraunlariei egin zitzaien omenaldia. Zaleek antolatuta, bigarrenez jarraian San Miguel Liga irabazi duen Ama Guadalupekoa traineruko arraunlariak omentzea zuen helburu, baita
duela 50 urte lau urtean lau Kontxa irabazi zuen kuadrillari onarpena egitea.
Omenduak, udal ordezkariekin, Bentan
Omenaldiaren aurretik Guadalupeko santutegian izan ziren arraunlariak, Guadalupeko Amari eskertza egitera joanda. Bertan, Damaso Uranga apaizak kuadrila zoriondu eta “gizartearen eta arraun zaleentzat eredu diren kirol baloreak” zabaltzen jarraitzeko eskatu zien. Santutegiko ekitaldia eta gero Portura zabaldu zen festa giroa. Han, La Caixa koroarekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten zaleek, eta Abiyuan txaranga nekaezinak giroa berotzen zuen bitartean.
Bazkariko argazkiak
[nggallery id=67]