Behelainoak egoera konplika dezake ospitaleko biribilgune inguruan
Asteazkenera arte iraungo dute ospitaleko biribilguneko pasabideko lanak.
Hezetasun handia dago giroan eta leku askotan behelainoa sor daiteke. Horregatik, arreta berezia eskatzen da Hondarribiko irteeran, Uliazpi zentrotik aurrera, trafikoa konplikatu baitaiteke. Gogoratu ospitaleko biribilgunea baino lehen errail bat itxita dagoela gune horretan, oinezkoen pasabide berrian egin behar dituzten mantenu lanengatik. Asteazkenera arte iraungo dute lan horiek.