Martutenen irabazita, sailkapenean bosgarren jarri da Hondarribia futbol Elkarteko lehen taldea.
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu zuen larunbatean Martutenen (1-2), eta
sailkapeneko ohorezko postuetan kokatu da. Oiartzunen, Real Unionen kontra etxean, eta Donostian, jokoan izan dituen azken bederatzi puntuak pilatu ditu Ohorezko Mailako taldeak eta bosgarren jarri da, 17 punturekin. Laugarren Zarautzek baino puntu bat gutxiago eta bigarren postua partekatzen duten Anaitasunak eta Mutrikuk baino hiru puntu gutxiago ditu Hondarribiak. Tolosa da lider, 22 punturekin, asteburuan etxean Ordiziarekin berdindu eta gero.
Mikel Llorente
Larunbatean, Donostian irabazi zuen taldeak, Martuteneren etxean. Gol bakarrez irabazi zuen eta sufrituta, baina gauza da aurten aukerak sortzen ari dela, eta golak sartzen. Iaz, esaterako, lehen hamar jardunaldietan zazpi gol sartu zituen Hondarribiak, eta aurten hemezortzi daramatza.
Real Unionen kontrako partidaren aurretik
Hondarribiko HITZAri eskainitako elkarrizketan Mikel Llorente entrenatzaileak onartu zuen nahi baino gol gehiago jasotzen ari zirela, baina inportanteagoa dela golak sartzea, defentsako akats txikiak zuzentzea errazagoa dela.
Hondarribia FEren asteburuko emaitzak
Gipuzkoako Ohorezko Maila
Lehen Erregionala
Gazteen Ohorezko Maila
- Sporting Herrera-Hondarribia 4-0
Gazteen Lehen Maila
Kadeteen Lehen Maila
- Hondarribia A-Landetxa B 14-0
- Touring B-Hondarribia B 2-3
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
Haurren Ohorezko Maila
- Dunboa Eguzki-Hondarribia 0-2
Haurren Txiki Maila
Emak. Haurrak. 1. fasea
- Hondarribia A-Intxaurdi B 2-1
- Hondarribia B-Axular 1-4
Kimuen Maila