TKE Ligako irabazleei ez ezik, 1965-1968ko Kontxako garaileei aitortza egingo diete gaur

Jendetza bildu da arraunlariak omentzeko bazkarian
Arraunlariak dira gaur Hondarribian protagonista nagusi. Goiz goizetik hasi da festa San Pedro kalearen inguruan. Ligako koroa Ama Gudalupekoari eskani ondoren, arrantzaleen kalean jarri dute, nahi zuen orok garaileen koroarekin argazkia ateratzeko aukera izan zedin. Abiyuan fanfarreak girotu du eguerdi partea.
Orain, Bentan jarraitzen du festak. Bazkalostean dantzaldia, eta omenaldia egingo diete aurtengo Ligaren irabazleei, eta 1965-1968ko Kontxako garaileei.