Ubetagoyena enpresak San Juan Harria zutabearen errepresentazio digitala sortuko du, balizko zaharberritze bati begira.
Zutabearen osasuna ezagutu nahi dute
San Juan Harria eskaneatuko dute astelehenetik hasita, zaharberritzea behar ote duen aztertzeko. Hiriko ondarea mantentze aldera, zenbait neurri hartuko ditu Irungo Udalak, eta horietako bat izango da San Juan plazako zutabe historikoaren azterketa sakona egitea: “San Juan Harria zutabea eskanerretik pasatzeak balioko du denborak edo eguraldiak kaltetu ditzaketen elementuak gertutik aztertzeko, hala nola, erliebean kokatzen diren armarriak”.
Hala, astelehenean aldamioarekin inguratuko dute monumentua, eta aldamio horren aukera emango du zutabearen goiko aldera gerturatu eta estatua eskaneatzeko.
Ubetagoyena enpresak egingo ditu lanak eta 6.070 euroko aurrekontua dute. Zutabea eskaneatu eta identifikatu daitezkeen elementuen errepresentazio digitala egingo dute. Dena ongi, ostegunerako bukatuko dute eginbeharrekoa.