Azaroaren 25ari begira neurri zehatzak eskatu ditu EH Bilduk
Koalizioak zortzi puntuko adierazpen instituzional proposamena aurkeztu du Hondarribiko Udalean.
8 puntuak
- Hondarribiko Udal honek, Emakumeen Mundu Martxak onartua duen biolentzia matxistari aurre egiteko protokoloa bere egiten du.
- Hondarribiko Udal honek, talde feminista eta emakume taldeekin elkarlanean, Hondarribiarekin lotutako biolentzia matxistei aurre egiteko emerjentziazko plan iraunkorra abian jarriko du, horretarako behar diren bitarteko tekniko zein ekonomikoak aktibatuko dituelarik.
- Hondarribian gerta daitezkeen emakumeen aurkako erasoak identifikatzeko, salatzeko, desagerrarazteko eta sortu aurretik aurreikusteko biolentzia matxistaren aurkako behatokia abian jarriko du, emakume eta talde feministekin elkarlanean.
- Udal erakunde honek, izanak izena duenez, eta terminoak argitze aldera, etorkizunean ‘biolentzia matxista’ terminoa erabiltzeari eutsiko dio, dagoeneko hedatua eta zabaldua dagoen kontzeptua baita adituen artean.
- Udal erakunde honek, berdintasun unitatea sortzeko eta baliabide tekniko zein ekonomikoz hornitzeko konpromisoa hartzen du, 2016 urteko aurrekontuak zehazten ari diren une honetan.
- Udal erakunde honek, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza enplazatzen ditu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko aurrekontu partidak handitu, berdintasun zuzendaritzak indartu, epaitegietako genero unitateak doitu eta legedia errebisatzeko konpromisoa hartzera.
- Hondarribiako Udal honek, enplazamendu zuzena egiten die hezkuntza eragileei lerro kurrikularretan genero berdintasuna landu dezaten.
- Azaroaren 25erako mugimendu feministak deitu dituen mobilizazioekin bat egiten dugu eta bertan parte hartzeko deia egiten diogu jendarte osoari.