18-29 urteko gazteentzat da, eta hilaren 20ra arte dago izena emateko aukera.
Azaroaren 27an eta abenduaren 4an autodefentsa ikastaroa egingo dute Saindua Udal Gaztelekuan. Dohainekoa da, eta 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Irungo Mayumi Judo Clubeko irakasleek eskainiko dute.
Esan bezala, azaroko azken ostiralean eta abenduko lehenengoan egingo dute autodefentsa ikastaroa, arratsaldez, 18:55etik 19:55era, Sainduako ganbaran. Izena emateko aukera hilaren 20an itxiko dute; Gazte Informazio Bulegoan (GIB) eman behar da izena.
Informazio gehiago behar duenak GIBen eska dezake, baita
mailez edota 943 64 47 52 telefono zenbakian.